XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agoztua azkenetan!

Txomin Garmendia

Agoztua ari zaigu azken ostikotara urreratzen eta kantu berdiña entzuten degu bazten danetan: urrengo il ortan izango dira komeriak.

Urtearen aserako illari degu ilbeltzeko aldapa deitzeko oitura, baiña urrengo il ori ez ote degu izango aldapa latza?

Zorioneko opor auetan, umea goxokiakin bezela baretuta ibilli gera bai; baiña, ez dirudi atarialde ederra datorkigunik.

Bizimodu berri onen ardatza gasolina degu, eta berarentzat aiña diru sortzen lanik asko badegu oraintxe!

Badirudi, saltzeko sortzen degunetik ixtimaziorik ez daukagula eta zergak eta pagatu bearretan berriz ez dago txantxarik.

Lantoki bat sortzeko gogo guztiak joan zaizkigula dirudi; Udaletxe batean edo Diputazioan ogibidea aurkitu ezkero, zerua iritxi degula ematen du eta orrela dijoaz gauzak.

Garai batean, iseka edo burla egiten zitzaion kalegarbitzailleari; gaur leku ederrean gelditu zaizkigu iseka aiek!

Ertzaiñan asera artan, naiko nagi omen zan jendea ertzain sartzeko; orain ez det uste orrelakorik dagonik.

Gauzak orrela dijoaztela bidezkoa da langabezia aunditzea eta orrek ez digu uzta onik ekarriko.

Aurrez nion, zeruan pareko lantoki oiek ere ez digute bizimodurako ezer sortuko eta abar.

Europa'ren zai giñan; Europa emen degu, eta zer?

Onela esaten zidan oraindik-orain basarritar gazte batek: gu baiño ume tontoagorik ez da; Europa ori bear omen gendun eta ara zer ekarri digun: esnea merkatzea, aragirik iñork nai ez, artzaiak ardilleak erretzen, arkumea orain amar urte baiño merkeago, piñua edo egurra ere Europa'tik omen dator emengoa baiño merkeagoa eta obea eta abar.

Etzun bat ere gezurrik esan basarritarrak.

Gure artean, irurogei urtetik gora dituna, gosearen berri ondo ikasia da noski; urte mordo bat potzolo askoak izan genitula ere aitortu bearra dago.

Orain ez ote goaz berriro argaltasunera?

Noizbait urrez eta zillarrez gaiñezka ibilli ziran nazioak, gaur mixeri gorrian bizi dirala badakigu.

Adibidez, Errusi ere etzun izan bear nolanaikoa garai batean: 1867'an, Ipar-Amerika'ri Alaska saldu zion 7.200.000 dolar urrezkotan.

Izango zan zerbait garai artan diru-sorta ura! 1936'an berriz, 515 tonelada urre kargatu ziran Errusi'rako Kartagena'ko kaian.

Ala ere, orain, badakigu nola dabillen Errusi gizarajo ori.

Sarritan esana nago: nazio oietan gertatu dan antzeko zerbait ez ote liteke gurean gertatu?

Aietan berotzen dun eguzkiak berotzen du gurean ere, eta argi ibilli gindezke.